Pasatu gertakariak

ABBADIA ta HONDARRABIA-ko bisitak

Apirilaren 12ko ABBADIA gaztelua ta HONDARRABIA herriaren bisitak : Denbora ezti bat lagun, egun xoragarri bat apirilaren 12 hau. Eskerrak Dominique egun hau ongi antolaturik, Kristina gure gidariari bai ta Eric eta Evelyne gure argazkilarieri. Berriro, nahi duzuen arte. Évelyne bere obretan: Éric ere ! :

Irakuri…

IHAUTERIAK

Joan den otsailaren 21 ean Azkarateko Ikastolak eskaini dauku Ihauterietako ikuskizun eder bat Herriko Plazan. Joaldunak karriketan ibili ondoan, kantu, dantza eta gure gaizki guziak bere bizkar zituela Zan Pantzar jujatua ta errea izan zen. Jende aunitz etorri zen ta giro alegera batean AzkarateAnimatu elkarteak eskaini edateko ta gaztain erren…

Irakuri…

Eguberriko Izaia

Herritarrak bildu dira Philippe Etchenique auzapeza eta Miren Laxague ta Gabi Mainhaguiet teknikalariekin plazan emana zen Eguberriko Izaiaren estrenarako eta hunen beztitzeko. Astiri sinpatikoa Herriko Salan luzatu dena xokolet bero ta bixkotxekin denentzako. Milesker bixkotx egile talentuer bai ta Martine ta Evelyne-n engaiamenduari.

Irakuri…

Uda huntako bi hitzorduak

Uda huntako bi hitzorduak AZKARATE ANIMATU bildu da 2024ko ekainaren 15ean uda huntan antolatzen dituen bi egunak, Pilotaren Eguna ta Azkaratiarren Eguna prestatzeko… Pilotaren Eguna Agorrilaren 25ean hiru pilota partida antolatuak dira herriko pilota plazan. Bi lehenak, herriko 8 gaztek osatu ekipak izanen dira. Hirugarrena Zaharrer Segi ren 100 urteak…

Irakuri…

IZPEGIko ateraldi ta Bazkaria

Gure aurtengo mendiko ateraldia eginen dugu apirilaren 14ean igandez. Hitzordua goizeko 8tan Herriko plazan. Joanen gira Baigorriko elizaraino autos. Handik makila eskuan ta zakua bizkarren Izpeiko lepora aterako gira errekako bidea ta xendera segituz. Sei kilometra ta 600 m igo ondoan elgarrekin bazkalduko gira Irigoien bentan. Indarrak harturik gibelerateko xendera…

Irakuri…

Comments are closed.