2026ko prestakuntza

Huna otsailaren 21eko Biltzar Nagusian finkatu diren gaiak

  • Baztango Sagardotegi batera ateraldia martxoaren 8an
  • Gernikara ateraldia apirilak 11a
  • Autza mendira ibilaldia (bi ibilbide) eta Banka Erreginainian bazkaldu.
  • Pilota eguna Herriko plazan agorrilaren 23an. Desafio bat izanen da. Aperitifa elkarteko anderek prestaturik eta apairua Eric guresukaldariak prestaturik.
  • Musika kontziertoa Donibane Lohitzuneko Ravel akademiako ikasleek emanik elizan. Tokiak mugatuak izanez (150) atxikiak izanen dira Azkaratiarrentzat.
  • Gau Beltza urriaren 31an.
  • Gaztain Gaua azaroan.
  • Eguberriko Izaiaren inguruko gaualdia:eguna finkatzekoa.
  • Elkarteko kideen proposamen zonbait
  • Mutxiko ikastaldiak (Christian) herritar guzieri eta bereziki gazteer idekia.
  • Astear edo aztezkenetako ibilaldi arrakastatsuek segituko dute bainan elkartearen arduratik kanpo.
  • Gazteluko piknika udan finkatzekoa.
  • maiatzaren 18a : Harizpean antolatzen den fermantazio eguna kari elkartearen parte hartzea deliberatzekoa gelditzen da.

Bulegoa:

-Lehendakari J Marc Irigaray; Idazkari Evelyne Irigaray; Diruzain J Michel Galant

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude