Uda huntako bi hitzorduak
AZKARATE ANIMATU bildu da 2024ko ekainaren 15ean uda huntan antolatzen dituen bi egunak, Pilotaren Eguna ta Azkaratiarren Eguna prestatzeko…
Pilotaren Eguna
Agorrilaren 25ean hiru pilota partida antolatuak dira herriko pilota plazan. Bi lehenak, herriko 8 gaztek osatu ekipak izanen dira. Hirugarrena Zaharrer Segi ren 100 urteak opatzen direla , Baigorriarrak Goizeko Izarra-ko jokolarien kontra ikusteko parada izanen duzu hemen ere herritar gazte bat ariko delarik. Ondotik aperitifa denendako.
Herritar guziak gomitatuak dira gure pilotari gazte horrien sustengatzera.
AZKARATIARREN EGUNA
Bi mila ta hogoitabian bezala, helduden buruilaren 15ean izanen da Herritar guzien Eguna. Goizetik ibilaldi bat nahiantentzat. Plazara hurbilduko direnek herritarrek egin tindaketa, margolan, zizelkatze, bertsu, edo beste ikusten ahalko dituzte. Hamabi tan Aperitifa ta segidan Eric gure herritar sukaldariak prestatu bazkaria, Trikilari soinua lagun. Ondotik ikusiko dugu gure firlariak zonbat trebatu diren.
Aratsalde apalian Talo ta Xingar.
Orai danik atxik eguna .
