Nor gira?

Orai dela zenbait urte Azkarateko herritar batzu, herrian elgarren ezagutza eta elkarbizitza azkartzeko gertarakari batzu antolatu nahi gintuenez Azkarate Animatu izeneko elkartea sortu ginuen.

Azkarate Animatu elkarteak Azkarate herria animatzeko xedea du.

Hala nola:

– Oinezko ibilaldi batzu ondoko mendietan (Munhoa, Elurti, Jara…),
– Egun bateko bidai kulturalak (Baiona, Iruñea, Bardenas-Erribera; martxo huntan Bilbo…),
– Herriko gelan zerbitzatu apairuak,
– Azkaratiarren Eguna buruilean, joko, ibilaldi, bazkaria pilota plazan eta erakusketa (herriko enpresak, eta aurten Azkarateko artistak)…
– Kontzertuak Eguberriz herriko elizan (“Archambaud anderea eta JC Galxetaburu” edo ta “Ma non troppo”).
– Azkarateko argazki-funtsa hazi


Hori guzia Azkarateko Herriko Etxearen laguntzari esker.

Comments are closed.