Uda huntako bi hitzorduak

Uda huntako bi hitzorduak

AZKARATE ANIMATU bildu da 2024ko ekainaren 15ean uda huntan antolatzen dituen bi egunak, Pilotaren Eguna ta Azkaratiarren Eguna prestatzeko…

Pilotaren Eguna

Agorrilaren 25ean hiru pilota partida antolatuak dira herriko pilota plazan. Bi lehenak, herriko 8 gaztek osatu ekipak izanen dira. Hirugarrena Zaharrer Segi ren 100 urteak opatzen direla , Baigorriarrak  Goizeko Izarra-ko jokolarien kontra ikusteko parada izanen duzu hemen ere herritar gazte bat ariko delarik. Ondotik aperitifa denendako.

Herritar guziak gomitatuak dira gure pilotari gazte horrien sustengatzera.

AZKARATIARREN EGUNA

Bi mila ta hogoitabian bezala, helduden buruilaren 15ean izanen da Herritar guzien Eguna. Goizetik ibilaldi bat nahiantentzat. Plazara hurbilduko direnek herritarrek egin tindaketa, margolan, zizelkatze, bertsu, edo  beste ikusten ahalko dituzte. Hamabi tan Aperitifa ta segidan Eric gure herritar sukaldariak prestatu bazkaria, Trikilari soinua lagun. Ondotik ikusiko dugu gure firlariak zonbat trebatu diren.

Aratsalde apalian Talo ta Xingar.

Orai danik atxik eguna .

C’était le 17 septembre 2022

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude